Azaroak 22an Jose de Azpiazu Musika Eskolako ikasle, guraso eta irakasleok Santa Zezilia eguna, musikarion eguna, ospatuko dugu.
Arratsaldeko 5etan Etxaluzen elkartuko gara guztiok kalejiran berdura plazara joateko. 17:30ean, Euskaraldiarekin bat eginez, berdura plazan emanaldiari hasiera emango zaio. Bertan parte hartuko dugu musika eta mugimendua, lengoaia musikala eta instrumentuetako ikasle eta irakasleok. Emanaldia amaitu ondoren, bertaratzen den guztiarentzat txokolate beroa banatuko da amaitu arte.
Barrenetik sentitu, bizi, musika gozatu!
Comentarios recientes