Maiatzaren 16tik 21era MUSIKA ASTEA ospatuko dugu musika eskolako ikasle, guraso eta irakasleok. Astelehenetik ostiralera musika eskolako ikasle guztiek parte hartuko dute Gaztelekuan eta Santa Ana Aretoan izango ditugun entzunaldietan.

Entzunaldietarako sarrera doan izango da. Nahi duenak gerturatu dezake bai Gaztelekura, baita Santa Ana Aretora ere, ateak irekita egongo dira edonorentzat.

Maiatzaren 21ean instrumentuak ezagutzeko erakustaldia izango dugu  11:00etatik 12:30era Herriko Plazan. 12:30ean Herrixa Kantuan ekitaldia izango dugu 13:15ak arte eta 13:15etatik 14:15etara atzeko kaleko plazatxoan triki-konbo taldeak eta Identitaterik gabe taldeak (helduen konboa) beraien emanaldia eskainiko digute.

Barrenetik sentitu, bizi, musika gozatu!!