Martxoak 2 eta 3an musika eskolako ikasleek bi emanaldi eskainiko dizkigute Santa Ana Aretoan gai bezala «musika genero ezberdinak» hartuta; blues, tangoa, euskal musika, iñauteriak, rock,…

Martxoak 2an, asteazkena, talde hauek parte hartuko dute:

  • Gitarra taldea
  • Pianoak
  • Txistulari taldea
  • Akordeoi taldea

Martxoak 3an, osteguna, talde hauek parte hartuko dute:

  • 2 moduluko Abesbatza taldea
  • Pianoak
  • Triki – pandero taldea
  • Perkusio taldea

Bi kontzertuak 18:30ean hasiko dira Santa Ana Aretoan.

Ateak 18:15ean irekiko dira. Sarrera librea izango da Santa Ana bete arte.

Animatu eta gerturau gure ikasleek ikasturtean zehar ikasi dutena entzun eta ikustera.

BARRENETIK SENTITU, BIZI, MUSIKA GOZATU