Urriaren 1ean, zapatua, Jose de Azpiazu Musika Eskolako ikasle eta gurasoak kalejiran ibiliko gara Oñatiko kaleetan goizean zehar.

11:00etan trikitilari eta panderojole taldetxo bat San Martin egoitzara eta Eguneko zentrora joango da bertako egoiliarrei goiza alatzera.

12:00etan arkordeoi, perkusio, trikitixa eta panderoz osatutako taldea Etxaluzetik plazara kalejiran joango da. Plazan, musika eta dantza saio bat eskainiko dute eta hemendik kale zaharrera joango dira beste saio bat eskainiz.

14:30ean Zubikoa polikiroldegian izango den herri bazkarian giroa alaituko dute.

Hemen dituzue bertan abestuko diren kantuen letrak:

Ondo ondo pasa San Miel jaixak!

Barrenetik sentitu, bizi, musika gozatu!