Apirilaren 8tik 10era Cambrilsera goaz Musika Eskolako 56 ikasle eta irakasle. Bi urtetik behin egiten dugun bidaia, pandemian izan dugun etenaldidaren ondoren, aurten egingo dugu.
Apirilaren 8an, ostirala, Cambrilseko Pinaret Parkean kontzertua eskainiko dugu arratsaldko 6retan. Bertan parte hartuko dute akordeoi taldeak, pianoak, txistulariak, triki-konbo taldeak, triki-pandero taldeak eta talde hauek osatuko dituzte perkusio, gitarra, klarinete, zeharkako txirula eta tronboiko ikasleek.
Apirilaren 9an, larunbata, PortAventuran pasako dugu eguna.
Apirilaren 10ean, igandea, eguerdiko 12etan emanaldi bat eskainiko dugu Arrantzaleen Parkean.
Bazkaldu ondoren, Oñatira bueltan jarriko gara.
Ondo ondo pasa guztiok!!