HERRIXA DANTZAN

Oñatz dantza taldearen 45. urteurreneko ospakizunen barruan igande honetan, azaroak 15, HERRIXA DANTZAN ekitaldia ospatuko da. Arratsaldeko 6etan herriko umeak eta gaztetxoak Foru Enparantzan elkartuko dira herrira zabaldutako ekintza honetan parte hartzeko eta bertan izango dira Jose de Azpiazu Musika Eskolako ikasleak ere.
Ondo pasa guztiok eta ZORIONAK Oñatz dantza taldeari.

MUSIKALEAN – SANTA ZEZILI EGUNA

Santa Zezili eguna, musikarien patroia dela eta, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak aurten ere “Musikalean” antolatuko du zortzigarren urtez. Ekintza hau, azaroaren 16tik 22ra izango da, eta bertan 48 musika eskola ezberdinetako 1700 ikasle eta irakasle baino gehiagok parte hartuko dugu musika kalera ateraz eta eguna ospatuz. Jose de Azpaizu Musika Eskolak azaroak 20ean, ostirala,…

Details

MUSIKA ESKOLA ETA ALOÑA ABESBATZA KONTZERTUAN

2015eko Pake Lekuko Aste Kulturalaren barruan azaroak 2an, astelehena, Aloña Abesbatzak Santa Ana Antzokian eskainiko duen kontzertuan, Jose de Azpizu Musika Eskolako Triki-Pandero taldea ere arituko da gonbidatu moduan. 12 ikaslez osatutako taldeak parte hartuko du eta euskal abesti ezagunak eskainiko diuzte (ikusi egitaraua). Arratsaldeko 6:15etan Santa Ana Antzokian ikusiko gera. Animatu eta etorri!!!  …

Details

HERRIXA KANTUAN, URRIAK 31

Datorren zapatuan, urriak 31, eguerdiko 12:30etatik aurrera, HERRIXA KANTUAN ekimeneko hurrengo saioa izango da. Ohi bezala, kontzejupean elkartuko gara eta kalez kale euskal kantak abesten arituko gara. Gogoan izan ikasturte honetarako KANTU LIBURUA atera dugula Txantxiku Ikastolakoen lankidetzarekin, eta 2 €ren truke eskuratu ahal izango duzuela musika eskolan eta ikastolako bulegoan. ZATOZTE GUREKIN!!!!   Hasi…

Details

VII. TRIKITIXA JAIALDIA

Bihar, urriak 17, Lizargarate Trikitixa Elkarteak antolatuta VII. Trikiti Jaialdia ospatuko da Oñatin. Bertan zazpi trikitilari talde desberdinek parte hartuko dute (ikus kartelera) eta hoien artean Musika Eskolako ikasleak diren Amaia, Ane eta Iratiz gain, Musika Eskolan trikitixa irakasleak diren Harkaitz Allur eta Jaione Intxaustik ere parte hartuko dute. Aurkezle lanetan trikitixa eta panderoko ikasleak…

Details