HAIZE EGUR TALDEA KONTZERTUAN

Maiatzaren 27an, ostirala, arratsaldeko 7etan Portuko plazatxoan (BiziPoz kafetegi ondoan), Jose de Azpiazu Musika Eskolako Haize Egur Taldeko ikasleek kontzertua eskainiko digute. Kontzertua hiru zati desberdinetan egongo da banatuta: Lehenengo zatian 2. Mailako Haize egur taldeak hiru abesti eskainiko dizkigu. Bigarren zatian 3. Mailako Haize egur taldeak lau abesti eskainiko dizkigu eta kontzertuari amaiera emateko,…

Details

2016/2017 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIOA

Jose de Azpiazu Musika Eskolak, maiatzaren 23tik maiatzaren 31ra bitartean zabalduko ditu espezialitate guztietan 2016/2017 ikasturterako matrikulazioak. Aurten, musika eskolako web orriaren bidez egin dezakezue matrikula: www.jazpiazumusikaeskola.com Edozein zalantza izan ezkero idazkaritzako ordutegia honako hau izango dezute telefono zenbaki honetan: 943783174 astelehenetan 16:00tatik 19:00tara, asteartetik ostegunera 16:00tatik 20:00tara eta ostiraletan 17:00tatik 19:00tara edo idazkaritza@jazpiazumusikaeskola.com Anima…

Details

MUSIKA ESKOLAKO INSTRUMENTUAK EZAGUTU NAHI DITUZU?

Jose de Azpiazu Musika Eskolan dauden instrumentuak ezagutu eta probatu nahi dituzu? Ba… Larunbat honetan, maiatzak 21, goizeko 12etan etorri Oñatiko plazara eta bertan musika eskolako instrumentu guztiak probatzeko aukera izango duzu. Eta ez hori bakarrik!!! Musikarekin jolastu, abestu eta dantzatzeko aukera ere izango duzu. Animatu eta etorri plazara, zure zain gaude. BARRENETIK SENTITU, BIZI,…

Details

EMUSIK 2016

EMUSIK 2016 jaialdiaren ospakizunetarako azken txanpan sartu gera. Jose de Azpiazu Musika Eskolako ikasleak gogor ari dira lanean maiatzak 6 eta 7an izango diren kontzertuetan parte hartzeko. Kontzertuak Foruen Enparantzan izango dira. Maiatzak 6ean, ostirala, 18:00tatik aurrera ikusteko eta entzuteko aukera izango dezute eta maiatzak 7an, larunbata, 11:30etik aurrera (ikus egitarauak). Bi egun hauetan Europako herrialde…

Details

AKORDEOI TALDEA ETA GINMASIA ERRITMIKO TALDEA

Apirilak 30ean, larunbata, arratsaldeko 5:15etan emanaldi berezi bat ikusteko aukera izango duzue Santa Ana Aretoan. Aloña Mendi Gimnasia Erritmikoko taldea, bere 25. urteurreneko ospakizunetan murgilduta dabil eta Jose de Azpiazu Musika Eskolako Akordeoi taldearekin batera elkar-lanean, bi abesti jo eta dantzatuko dituzte: Bustuntzuri eta Titanic. Lehen aldia da horrelako saio bat elkar-lanean eta musika zuzenean erabiliz egiten dutela. Ikuskizuna…

Details

HERRIXA KANTUAN

Zapatu honetan, APIRILAK 27, Aste Santuetako oporren atsedenaldiaren ondoren, eguerdiko 13:00tatik aurrera HERRIXA KANTUAN ekimeneko urteko hirugarren saioa izango dugu.  Ohi bezala, kontzejupean elkartuko gara eta kalez kale euskal kantak abesten arituko gara. Gogoan izan ikasturte honetarako KANTU LIBURUA atera dugula Txantxiku Ikastolakoen lankidetzarekin, eta 2 €ren truke eskuratu ahal izango duzuela musika eskolan eta ikastolako bulegoan. ZATOZTE GUREKIN!!!!…

Details

DEBAGOIENEKO MUSIKA ESKOLEN EMANALDIA

Apirilak 22an,ostirala, arratsaldeko 7etan Arrasateko Amaia Antzokian Debagoieneko Musika Eskoletako ikasleek beraien emanaldia eskainiko digute. Emanaldi hau urtero egiten dugu eta aurten Arrasate Musikaleri tokatu zaio antolatzea. Bertan izango dira Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Soraluze eta Oñatiko ikasleak. Programa zabala izango da eta nahi duenak gerturatu dezake ikustera. Oñatiko Jose de Azpiazu Musika Eskolatik Haize egur taldeak hartuko du parte…

Details

DEBAGOIENEKO 12. TRIKITIXA EGUNA BERGARAN

Maiatzaren 16ean BERGARAn elkartuko dira debagoieneko Trikitixa eskoletako eta Musika Eskoletako trikiti eta pandero ikasleak, gurasoak eta irakasleak Debagoieneko 12. Trikitixa Eguna ospatzeko. Aurtengoan antolatzaileek hainbat berrikuntza egin dituzte “GAZTEAK OHOLTZARA” lemapean. Goizean, 10:15ean, seminarioko patioan elkartuko dira guztiak hamarretakoa eginez. Ondoren, gaztetxoenek, jolasak izango dituzte  patioan bertan eta gazteak Amaia Oreja eta Kristina Solanoren solasaldira joateko aukera izango dute Miguel…

Details

UDABERRIKO KONTZERTUAK

Martxoak 12an, zapatua, Jose de Azpiazu Musika Eskolak Udaberriko kontzertuen ekitaldiari hasiera emango dio Santa Ana Aretoan 19:00an egingo den lehen kontzertuarekin. Bertan Musika Eskolako lau taldek parte hartuko dute: Haize Egur taldeak, Haize Metal taldeak, Trikikonbo taldeak eta Musi-k Band taldeak. Estilo ezberdinetako musika entzun ahal izango da; Euskal Musika, XVI. mendeko musika, XVII.…

Details

HERRIXA KANTUAN

Zapatu honetan, otsailak 27, eguerdiko 12:30etatik aurrera, HERRIXA KANTUAN ekimeneko urteko bigarren saioa izango dugu.  Ohi bezala, kontzejupean elkartuko gara eta kalez kale euskal kantak abesten arituko gara. Gogoan izan ikasturte honetarako KANTU LIBURUA atera dugula Txantxiku Ikastolakoen lankidetzarekin, eta 2 €ren truke eskuratu ahal izango duzuela musika eskolan eta ikastolako bulegoan. ZATOZTE GUREKIN!!!! Hasi eztarriak berotzen!!!!  …

Details