MUXUTRUK ETA IDENTITATERIK GABE

Jose de Azpiazu Musika Eskolakoak diren Muxutruk eta Identitaterik Gabe taldeek kontzertua eskainiko digute ekainaren 30ean, osteguna, 19:00tan Arrasateko Kajoi tabernan. Kontzertu hau, Muxutruk taldearentzat, Oñatitik kanpo emango duen lehena izango da eta taldea sortu denetik emango duen bigarrena, sortu berria den taldea baita. Muxutruk taldea osatzen duten partaideak hauek dira: Ane Irurzun (trikitixa), Malen Elkoroiribe…

Details

HAIZE METAL TALDEA KALEJIRAN

Jose de Azpiazu Musika Eskolako Haize Metal Taldea kalejiran ibiliko da Oñatiko kaleetan zehar ekainaren 30ean, osteguna, arratsaldeko 6`terdietan hasita. Aurten, hirugarren urtez jarraian egingo du saio hau Haize Metal taldeak. Ikasleez gain, gurasoek ere parte hartuko  dute eta Oñatiko kaleetan zehar ibiliko dira guztiontzan ezagunak diren abestiak jotzen eta abesten. Zuk ere abesteko zaletasuna…

Details

IDENTITATERIK GABE TALDEAREN KONTZERTUA

Igande honetan, ekainak 26, 19:00tan Oñatiko Gaztelekuan Jose de Azpiazu Musika Eskolakoa den Identitaterik Gabe taldeak kontzertua eskainiko du. Joko dituzten abestiak laurogeiko hamarkadakoak, rock&roll, pop eta filma ezagunen soinu-bandarenak izango dira. Taldeko kideak hauek dira: Gitarran: Arkaitz Sasiain, Baxuan: Juanma Guereñu, Baterian: Aimar Murua, Saxoan eta Harmonikarekin (aho-soinua): Benjamin Maiztegi, Gitarra eta Ahotsa: Kepa…

Details

HERRIXA KANTUAN

Zapatu honetan, ekainak 25, 12:30ean kontzejupeian urteko bostgarren HERRIXA KANTUAN ekimenari hasiera emango zaio. Udako oporraldiaren aurretik egingo den azkena izango da zapatukoa. Uztailean eta Abuztuan ez da HERRIXA KANTUAN saiorik izango. Baina lasai!!!! irailean berriko itzuliko gera.

Animatu eta gerturatu abestuz ondo pasatzera!!!!

Zuen zain gaude!!!

TRIKI KONBO TALDEA

Jose de Azpiazu Musika Eskolako Triki Konbo Taldeko ikasleek ekainaren 24ean, ostirala, egingo dute beraien lehen ekitaldia Oñatitik kanpo.  Arrasateko Garaia Jatetxeak San Juan egunerako antolatu duen bazkari bereziaren ostean, giroa alaituko duen talde gonbidatua izango da Triki Konbo taldea. Seguru,  giro paregabea jarriko dutela bertaratzen diren guztientzat.

Animatu zu ere!!!!

 

IKASTURTE AMAIERAKO KONTZERTUA

Ostiral honetan, ekainak 17, 18:30ean Jose de Azpiazu Musika Eskolako ikasleek ikasturte amaierako kontzertua eskainiko digute. Kontzertua, Oñatiko plazan izango da. Kontzertuan parte hartuko duten ikasleak musika eskolako talde ezberdinetan daudenak izango dira: Piano bakarlariak eta pianoa lau eskutara, Triki Konbo taldea, Haize Metal taldea, Musi-k Band taldea, Eskusoinu taldea, Rock taldea, Triki-Pandero taldea eta Batukada. Estilo…

Details

ALOÑA ABESBATZA ETA UMORE ONA ABESBATZA

Ekainak 13ko astean 2016ko Jubilatuen astea ospatuko da. Hori dela eta, astelehenean, ekainak 13, Santa Ana Aretoan kontzertu bat eskainiko dute Aloña Abesbatzakoek. Baina ez dira beraiek bakarrik arituko. Ordiziako Umore Ona Abesbatzakoak ere bertan izango dira. Kontzertuari hasiera arratsaldeko 6etan emango zaio Santa Ana Aretoan. Gerturatu eta gozatu denok elkarrekin abesten!!! Bi abesbatzen egitaraua…

Details

ENTZUNALDIAK

Jose de Azpiazu Musika Eskolako ikasleek ikasturtean ikasi dutena erakutsi asmoz, entzunaldi desberdinak egingo dituzte ekainean zehar. Ekainaren 6ean, astelehena, 18:00tan  Musika Eskolan, pianoa, saxofoia eta klarinetea entzuteko aukera izango dugu. Ekainaren 13an, astelehena, 17:00tan Santa Ana Aretoan gitarra entzuteko aukera izango dugu. Ekainaren 13an, astelehena, 18:00tan Gaztelekuan trikitixa eta txistua entzuteko aukera izango dugu.…

Details

ATE IREKIAK

Jose de Azpiazu Musika Eskolako Musika eta Mugimendua 3an dauden ikasleek ekainak 6ean, astelehena, 18:00tik 18:30era erakustaldia egingo dute Santa Ana Aretoan. Erakustaldi hau  4 urtetik 6 urte bitarterako haurrentzat eta gurasoentzat izango da (2010-2011-2012), baina Musika Eskolan Musika eta Mugimenduan dauden ikasleek egiten dutena ikustera etorri nahi duen orok ateak irekiak ditu. Animatu eta…

Details

HERRIXA KANTUAN

Zapatu honetan, maiatzak 28, 12:30ean kontzajupeian urteko laugarren HERRIXA KANTUAN ekimenari hasiera emango zaio. Egun berean, 11:30ean hasita, Auzoko Eguna ospatuko da Oñatiko plazan eta Herrixa Kantuan ekimenak bat egingo du ospakizunarekin. Herrixa Kantuan ekitaldirako entsegu bat antolatu da Ikastolako Aretoan (San Juan, 1). Beraz, nahi duenak entsegura gerturatu, gonbidatuta dago  maiatzak 26ean arratsaldeko zazpi t’erdietan.…

Details