SANTA ZEZILIA EGUNA

Santa Zezilia eguna, musikarion zaindaria, azaroak 22an ospatuko dugu Jose de Azpiazu Musika Eskolako ikasle, guraso eta irakasleok. Ekintzaz betetako arratsaldea izango da. 17:00tan Kalebarriatik “Azoka plazara” triki-pandero taldeko ikasleak kalejiran jeitsiko dira musika eta mugimendua eta prestakuntzako ikasleak lagun dituztelarik. Ordu berean Kale zaharretik gora haize metal taldeko ikasleak joango dira kalejiran “Azoka plazara”.…

Details

SAN MARTIN EGOITZA

Datorren astean San Martin Egoitzak aste kulturala ospatuko du. Hori dela eta, azaroak 21ean, astelehena, Jose de Azpiazu Musika Eskolako ikasleek bertan dauden guztientzat eta gerturatzen den ororentzat, kontzertu bat eskainiko dute  arratsaldeko 6etan. Musika Eskolako lau taldek parte hartuko dute: Akordeoi taldeak, Biolin taldeak, Gitarra taldeak eta Txistu taldeak. Nobedade bezala esan, Bandurria entzuteko…

Details

LOGO LEHIAKETA

Debagoienako XIII. Trikitixa Eguna datorren urtean Oñatin izango dela eta, jada lan-talde bat martxan jarri da egun horretarako prestaketetan. Egun horrekin lotuta izango diren kamiseta, kartel eta bestelakoetarako, LOGO BAT DISEINATZEA aterako da lehiaketara. Trikitixa eta panderoakin zerikusia izan beharko luke, baita herriarekin ere. Azaroak 28tik abenduak 12ra aurkeztu beharko dira. Irabazleak 100 eurotako bale…

Details

ALOÑA ABESBATZA ETA JOSE DE AZPIAZU MUSIKA ESKOLA KONTZERTUAN

Oñatiko Pake Leku Elkarteak azaroak 7an hasita Aste Kulturala ospatuko du. Hori dela eta azaroak 7an, astelehena, Aloña Abesbatzak (Ainhoaren zuzendaritzapean) bere emanaldia eskainiko du Santa Ana Aretoan arratsaldeko 6etan hasita. Emanaldian ordea ez da Aloña Abesbatza bakarrik arituko, bertan izango dira Jose de Azpiazu Musika Eskolako Haize Egur Taldea (Lorearen zuzendaritzapean) eta Pianoa Lau Eskutara (Naroa…

Details

HERRIXA KANTUAN

Zapatu honetan, URRIAK 24, urteko zazpigarren HERRIXA KANTUAN ekimenari hasiera emango zaio. Ohiturari jarraituz 12:30ean KONTZEJUPEIAN elkartuko gera guztiok eta kalez kale euskal kantak abesten ibiliko gara. KANTU LIBURUA  ez baldin badezu lortu jakin ezazu oraindik gelditzen direla 2 €ren truke. Bertan, abesten ditugun kantu guztiak aurkituko dituzu. Zapatuko Herrixa Kantuan abesti hauek abestuko ditugu: Eperra Urtxintxak Euskal Herrian euskaraz…

Details

MUSIKA HEZKUNTZA GOIZTIARRA

Azaroan Jose de Azpiazu Musika Eskola  Musika Hezkuntza Goiztiarra ikasgai berriarekin hasiko da eta 2 eta 3 urte bitarteko haurtxoei eta beraien gurasoei zuzenduta egongo da. Hori dela eta, urriaren 23an, igandea, 2 eta 3 urteko haurren gurasoendako erakustaldia antolatu da Santa Ana Aretoan eguerdiko 12etan.  Bertan, musika hezkuntza goiztiarraren  helburuak, edukiak, erabiltzen den metodologia, egiten diren…

Details

HERRIXA KANTUAN

Zapatu honetan, IRAILAK 24, 12:30ean KONTZEJUPEIAN urteko seigarren HERRIXA KANTUAN ekimenari hasiera emango zaio. Udako oporraldiaren ondoren egingo den lehena izango da zapatukoa. Bi hilabeteko atsedenaldiaren ondoren, indarberrituta gatoz guztiok. Ikasturte honetan Herrixa Kantuan ekimenari bultzada bat emateko asmoz, entseguak egingo dira Jose de Azpiazu Musika Eskolan. Nahi duen orok etorri ostiral honetan, irailak 23, 18:30ean Musika Eskolara, zuen zain gaude.…

Details

SOINU TEKNIKEN TAILERRA

Nahasketa mahaia nola erabiltzen den, mikrofonoak nola jartzen diren, zer kable mota erabiltzen den, efektu prozesadoreak, ekualizadoreak, edizio digitala, …. Hori dena nola erabiltzen den ikasi nahi duzula, ba ez zain egon eta eman izena Jose de Azpiazu Musika Eskolak martxan jarriko duen “SOINU TEKNIKEN TAILERRA” ikastaro berrian. Matrikulazio epea irailaren 15etik 22ra zabalduko da 943…

Details

PLAZAKO DANTZA TRADIZIONALA

Dantzan ikasi nahi? Oraintxe duzu aukera. Jose de Azpiazu Musika Eskolak, plazako dantza tradizionalak ikasteko ikastaro berria zabalduko du Patxi Montero irakasle adituak gidaturik. Ikastaroak asteazkenetan izango dira Zuazola institutuko gimnasioan eta ordu eta erdi iraungo du saio bakoitzak. Bertan landuko diren dantzak hauek dira: lotuan, soltean, jauziak, ingurutxoak, kontradantzak, mutildantzak, plazako dantzak, sokadantzak,…. Bi…

Details

SCHWARZENBRUCK

Jose de Azpiazu Musika Eskolako ikasleak diren Ane Irazabal eta Xabi Albistegi Alemaniako Schwarzenbruck herrian izango dira Uztailaren 1etik 3ra bitartean trikitixa doinuak jotzen Urretxuko Udala,  Lurra dantza taldea eta Urretxuko txistulariekin batera. Egun hauetan, Urretxu  eta Schwarzenbruck,  elkarren artean duten senidetzea ospatzen ari dira  eta Xabi eta Ane, Lurra dantza taldeak gonbidatuta joan dira  bertan egingo dituzten…

Details