ABENDUKO EKINTZAK

Gabonak ia bertan ditugula eta, Jose de Azpiazu Musika Eskolako ikasle eta irakasleek abenduan zehar hainbat ekintza ezberdin izango dituzte: Abenduak 15, ostirala. ALOÑA ABESBATZAk Bergaran ospatuko den Gipuzkoako Abesbatzen XVIII. Topaketan parte hartuko du arratsaldeko 4 t’erdietan Santa Marina Parrokian. Abesti hauek abestuko dituzte: “ARKUME TA GAZTAGIN” (Olazabal), “LA PERLA” (Habanera), “HEGO HAIZEA” (M. Azpiazu)…

SANTA ZEZILIA EGUNA

Azaroaren 22an, Santa Zezilia, musikarion eguna dugu, eta ohiturari jarraituz, egun handi hau ospatuko dugu. 17:00an Etxaluzen elkartuko gera Jose de Azpiazu Musika Eskolako ikasle, guraso eta irakasleak kalejirarekin gure egunari hasiera emateko. Etxaluzetik Azoka plazara kalejiran joango gera musika eskolako trikitilari, panderojole eta akordeoilariekin. 17:30ean Azoka plazako ekitaldiari hasiera emango diogu. Bertan, dantzatu eta abestu egingo…

SAN MARTIN EGOITZA

Datorren astean San Martin Egoitzak aste kulturala ospatuko du. Hori dela eta, azaroaren 20ean, astelehena, arratsaldeko 6etan, Jose de Azpiazu Musika Eskolako ikasle eta irakasleak bertara gerturatuko dira,  bai bertan daudenei, baita bertara gerturatzen den edonori arratsalde atsegin bat eskaintzeko asmoz. Autengoan pianoko ikasleak, gitarra taldea eta haize egur taldea gerturatuko dira San Martin Egoitzara. Bertan…

ALOÑA ETA GOIZALDE ABESBATZAK KONTZERTUAN

Pake-Lekuk datorren astean Aste Kulturala ospatuko du. Hori dela eta, azaroaren 6ean, astelehena, Aloña Abesbatzak Zumarraga-Urretxuko Goizalde Abesbatzarekin batera kontzertua eskainiko du arratsaldeko 6etan Oñaniko Santa Ana Aretoan. Bertan euskal abeslari eta musikari ezagunen abestiak entzuteko aukera izango da; Jose Mari Iparragirre, Mikel Laboa, Jesus Guridi, Miguel Mari Azpiazu, Antonino Ibarrondo eta Pedro Ugalde.  Beste…

HERRIXA DANTZAN

Irailak 30, larunbata, 18:30ean Atzeko Kalen HERRIXA DANTZAN ekitaldian parte hartzeko aukera izango duzu.

Harkaitz Allur eta Maddalen Arzallus trikitilariekin eta Patxi Monterok gidatuta plazako dantza tradizionalak dantzatu ahal izango dituzu: lotuan, soltean, jauziak, ingurutxoak, kontradantzak, sokadantzak, plazako dantzak,…

Dantza atsegin baduzu eta hankak astindu nahi badituzu, gerturatu irailak 30ean Atzeko Kalera 18:30ean.

 

 

IKASTURTE AMAIERAKO JAIALDIA

Ekainak 21ean arratsaldeko 5’terdietan  Jose de Azpiazu Musika Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek ikasturte amaierako jaialdiari hasiera emango diote Foruen plazan. 17:30ean herriko kaleetan eskolako Dultzaineroak ibiliko dira arratsaldea girotzen. Ordu berdinean plazan Batukadako ikasleak eskainiko duten beren saioa. 17:45ean musika ekolako talde ezberdinen emanaldiari emango zaio hasiera plazan. Bertan, eskolako talde hauek ikusi eta…

JARDUNALDIA – ANTONIO DOMINGO: “La música como asignatura troncal”

Maiatzak 17an, asteazkena, Oñatiko Kultur-Etxean  Antonio Domingo Musikariaren Hitzaldia  izango da arratsaldeko 7retan.  HItzaldiaren gaia: “La música como asignatura troncal”. Hitzaldiaren helburuak: Bertaratzen diren guztiei edozein adinetan eta edozein momentutan musikak ikastea duen garrantzia adieraztea. Musikaren ikasketak guztion garunean dituen onurak, bai emozionalki eta baita gizartean edo kognitiboki ere. Guzti honek pertsonarentzat errealitate bihurtzeko, zein garratzia…

DEBAGOIENEKO MUSIKA ESKOLEN KONTZERTUA

Maiatzak 12an, ostirala, arratsaldeko 18:30ean Oñatiko Santa Ana Aretoan Debagoieneko Musika Eskolek beraien emanaldia eskainiko digute. Bertan parte hartuko dute Bergarako Musika Eskolak, Arrasate Musikalek, Beheno Errota Musika Eskolak (Eskoriatza), Leizarra Musika Eskolak (Aretxabaleta), Soraluzeko Musika Eskolak eta Jose de Azpiazu Musika Eskolak (Oñati). Mota guztietako taldeak ikusteko aukera izango dugu eta baita musika mota…

SALOURA BIDAIA

Jose de Azpiazu Musika Eskolako ikasle eta irakasleak Legazpiko Doinua Musika Eskolako ikasle eta irakasleekin batera Apirilak 7, 8 eta 9an Saloura joango dira. Aurtengoan bi musika eskolek elkarrekin bidaiatuko dute elkar ezagutzeko eta esperientzia politt hau partekatzeko helburuarekin. Apirilak 7an, ostirala, goizean goiz irtengo dira Oñatitik eta Saloura eguerdian iritsiko dira.  17:00an Kontzertu bat…

UDABERRIKO KONTZERTUAK

Martxoak 25ean, zapatua, Jose de Azpiazu Musika Eskolak Udaberriko kontzertuen ekitaldiari hasiera emango dio 19:00an Santa Ana Aretoan  egingo den lehen kontzertuarekin. Bertan Musika Eskolako lau taldek parte hartuko dute: Dultzainak, Haize Metal taldeak, Big-Band taldeak eta “Identitaterik gabe” konbo taldeak. Estilo ezberdinetako musika entzun ahal izango da. Martxoak 27ean, astelehena, bigarren kontzertua ikusi eta entzun ahal…