ABENDUKO EKINTZAK

Gabonak ia bertan ditugula eta, Jose de Azpiazu Musika Eskolako ikasle eta irakasleek abenduan zehar hainbat ekintza ezberdin izango dituzte: Abenduak 15, ostirala. ALOÑA ABESBATZAk Bergaran ospatuko den Gipuzkoako Abesbatzen XVIII. Topaketan parte hartuko du arratsaldeko 4 t’erdietan Santa Marina Parrokian. Abesti hauek abestuko dituzte: “ARKUME TA GAZTAGIN” (Olazabal), “LA PERLA” (Habanera), “HEGO HAIZEA” (M. Azpiazu)…