HERRIXA DANTZAN

Irailak 30, larunbata, 18:30ean Atzeko Kalen HERRIXA DANTZAN ekitaldian parte hartzeko aukera izango duzu.

Harkaitz Allur eta Maddalen Arzallus trikitilariekin eta Patxi Monterok gidatuta plazako dantza tradizionalak dantzatu ahal izango dituzu: lotuan, soltean, jauziak, ingurutxoak, kontradantzak, sokadantzak, plazako dantzak,…

Dantza atsegin baduzu eta hankak astindu nahi badituzu, gerturatu irailak 30ean Atzeko Kalera 18:30ean.